XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

III'go. PARTIDUAK? TALDEAK ETA ERRI-IRITZIAK
a) Partidu Politikoak

Lenago ere esana daukat eta ez dago asko berritu bearrik, Strasbourgo`ko Parlamentuan biltzen diran Europa'ko diputaduak iru taldetan biltzen dira: kristau demokrazikoak, sozialistak eta liberalak.

Baita ere esana daukat politikan pentsamentu sakonenak dauzkatenak.

Komunistak, asieratik etsaetsaiak ziran, bañan aurten parlamentu ortara joateko eskubidea eskatu dute.

Oietzaz gañera badira Europear Elkartasunaren barruan indar aundiko beste partidu batzuek.

Orregatik Seiak banaka banaka dauzkaten partiduak jarriko ditut orain emen: ALEMANI'an

Kristau demokrazia.

Hitler'en etorrera aurrean eta lengo gizalditik bazan partidu katoliko bat Zentrum izenekoa, indar eta jokaera aundiak izan zituana.

Kristau-demokrazi batasuna (C. D. U.) Moabit espetxean sortu zan (17), kristau sindikalistak, protestante ta lengo Zentrum'koak osatuta.

Guda bukaeran politikari zegokionez eskubide aldean zegoan Sozialista botatu nai etzutenak eta kristau bezela bai, eman zioten indarra.

Naiz eta elekzioetan botu asko atera, gutxi dira bertan, partiduaren barruan izena emana daukatenak eta bere batasuna sozialistena bañan aulagoa da.